2021eko Bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak

[Bioekonomiako berrikuntza]

Deskribapena


Xedea

Bioekonomiaren eremuan berrikuntzako proiektu pilotuak eta frogantza-proiektuak egitea sustatu eta bultzatzeko laguntzetarako deialdia egitea da.

Aurrekontuko zuzkidura

3.078.400 €

Prestazio ekonomikoa

3.078.400 euro erabiliko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

a) Proiektu pilotuak garatzeko, 1.588.852 euro erabiliko dira. 232.290,16 euro 2021erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.356.561,84 euro 2022rako konpromiso-kredituari.

b) Jarduera bioekonomikoak abiarazteko frogantza-proiektuetarako, berriz, 1.489.548 euro erabiliko dira. 217.771,92 euro 2021erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.271.776,08 euro 2022rako konpromiso-kredituari.

Aurrekontuko ekitaldiaren barruan eman beharreko laguntzaren zenbateko osoak ezin izango du gainditu aipatu kopuruak, ez eta, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuaren aldaketak onartzen badira, eguneratze horien ondoriozkoa ere. Gehikuntza hori gertatuz gero, zeina deialdia ebatzi aurretik gertatu beharko baita, horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Ekitaldi honetako ordainketa-kredituei egotziko zaizkie laguntzak; nolanahi ere, 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren itxierari aplikatu beharreko arauak bete beharko dira.

Nori dago zuzenduta


– Pertsona fisiko edo juridikoak, beren forma juridikoa edozein dela ere, honela sailkatuta:

1. Enpresa txiki eta ertainak, Batzordeak enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioaren arabera (C (2003) 1422).

2. Enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.

– Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak. Bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, eta kide horrek banatuko dizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32.m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Marisa Fraile

Telefonoa: 945 016 314

E-maila: m-fraile@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1083702

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura hori ebazteko eta Ebazpena jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez. Epe hori bukatu eta ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazten ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dute eskabidea, hala ezarrita baitago Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003, abenduaren 17koaren) 25.5 artikuluari dagokionez.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk