Bilbon zuzeneko kontsumoa sustatzeko bonuen programa turismoan. Bilbao Ekintza 2021

Deskribapena


Xedea

Programa honen helburua «Bilbao Bizkaia Turismo-Bonuak» izeneko bonu-sistema bat sortzea da, herritarrek Bilboko eta Bizkaiko turismo-sektoreko establezimenduetan eros dezaten bultzatzeko asmoz, eta, horri esker, Bizkaiko Lurralde Historikoko turismo-jarduera suspertzen lagunduko da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 24/08/2021 - 31/03/2022

ZENBATEKOA: 1.907.920,00 euroak

ONURADUNAK:

Programa honen onuradunak izango dira Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez eta ezarritako bitarteko zein bideen bidez, salgai jarriko dituen bonuren bat eskuratzen duten 18 urtetik gora pertsona fisikoak. Erakundeek egindako ekarpena izango da itzuli beharrik gabeko diru-laguntza.

ARAUDIA:

Bilbao Ekintza, EPELko Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 15eko erabakiaren pasartea, Bilbao Bizkaian turismoan kontsumoan zuzenean sustatzeko bonuen programa arautzen duten oinarriak