Departamento de Cultura y Política Lingüística

Arte biziak dinamizatzeko programarako dirulaguntzak 2021-2011: zinema (COVID-19)

[BESTE BAT-BERRITZEN]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2021eko azken hiruhilekoan eta 2022ko lehenengoan Europako eta/edo Latinoamerikako zinema erakusteko programak garatzeko dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000

Prestazio ekonomikoa

 1.- Aurreko artikuluko hautaketa-irizpideak aplikatu ondoren, laguntzak honela esleituko dira:

a) Lehenengo fasean, aurkeztutako programan jasotako 5 proiekziori dagozkien laguntzak esleituko dira. Proiekzioak pertsona edo erakunde eskatzaileak aurkeztu dituen ordenaren arabera hautatuko dira. Aurreko puntuetan ezarritako zenbatekoei aurre egiteko nahikoa dirurik ez badago, aurreko artikuluan ezarritako irizpideen arabera eskabide bakoitzari legokiokeen puntuazioaren arabera hainbanatuko dira laguntzak.

b) Lehenengo fase honetan dirulaguntza horietarako bideratutako zenbateko osoa agortzen ez bada, diruz lagun daitezkeen 5 proiekzioen muga gainditu ahal izango da, puntuazio handiena lortu duen eskaeratik hasita eta muga unitate batean handituta, eta horrela hurrenez hurren, aurkeztutako proiekzio guztiak diruz lagundu arte edo aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

2.- Edonola ere, honako muga hauek ez dira gaindituko:

a) Dirulaguntza ez da inolaz ere 2.500 eurotik gorakoa izango film bakoitzeko.

b) Erakunde onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Dirulaguntzaren % 40 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 12.a artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 60a ordainduko da, betiere 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta jarduera osoa behar bezala justifikatu ondoren, aurkeztutako gastu-aurrekontuaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe egokietan alta emanda egon beharko dute eta, pertsona juridikoen kasuan, diruz lagundutako jardueren garapenarekin bat datorren xede edo helburu soziala izan beharko dute (Art. 3)
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. (Art. 3)
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean izatea. (Art. 3)
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez izatea. (Art. 3)
  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako zinema-aretoen edo zinema-konplexuen titular edo kudeatzaile diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluko l) eta m) tartekiek, hurrenez hurren, ezartzen duten definizioaren arabera.
  • Erakusketa-guneak jendearentzat irekita egon beharko dira deialdia argitaratu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez, txarteldegi-sistema batekin eta diru-sarreren aitorpenarekin. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileek Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren Enpresa Zinematografikoen Administrazio Erregistroan inskribatuta egon beharko dute.
  • Aurkeztutako programazio-proiektuak aretoko estreinaldiak diren edo estreinaldiaren ondorengo 4 asteetan programatuta dauden 10 film jaso beharko ditu gutxienez.
  • Deialdi hau argitaratzen den egunetik 2022ko martxoaren 31ra bitartean egin beharko da programazioa.
  • Europar Batasuneko edo Latinoamerikako estaturen bateko nazionalitatea duten filmak baino ez dira kontuan hartuko
  • Nolanahi ere, kanpo geratuko dira X aretoen erakusteko programak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1207302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Diruz lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean, eta betiere 2022ko maiatzaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute dirulaguntza hauen pertsona edo erakunde onuradunek.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk