Azpeitiko herriko ekonomia sustatzera zuzendutako dirulaguntzak 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza horien azken helburua tokiko ekonomia sustatzea da, alde batetik, azken hilabeteetan jasandako pandemiak eragindako sektoreak bultzatuz, eta bestetik, enplegua sustatuz, industria-proiektuei eta gizarte-helburuak dituzten proiektu ekintzaileei lagunduz, horretarako hainbat baliabide emanez.

Lau dirulaguntza lerro aipa daitezke:

  • Zerbitzu sektorean eta/edo lehenengo sektorean jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak.
  • Industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak, enplegua sortu edo mantentzen duten eta garapen jasangarria bultzatzen duten inbertsio-proiektuak eta genero-berdintasuna sustatzeko dirulaguntzen lerroak sustatzeko dirulaguntzak.
  • Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntzak.
  • I. sektorean, zerbitzuen sektorean, ostalaritzan nahiz industrian enplegua sustatzeko dirulaguntzak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/08 – 2021/10/31

ZENBATEKOA: 491.250,00 euroak

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte jarduera-ildo bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehaztutako erakunde onuradunek.

INFORMAZIO:

Azpeitiako Udala