Autonomoentzako eta ostalaritzako enpresentzako laguntza. Orozko 2021

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza Lege Orokorraren 23.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Udal honek1.000.000 eurotik beherako negozio-zifraren zenbateko garbia duten Orozkoko ostalaritza-sektoreko autonomoei eta enpresa txikiei zuzeneko laguntza ekonomikoa ematekodeialdia egiten du, COVID-19ak eragindako krisiak eta egungo alarma-egoera deklarazioakeragindako jarduerari eusteko likidezia emateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/20 - 2021/06/09

ZENBATEKOA: 10.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza honen onuradun izan ahalko dira 2020ko azaroaren 6an Orozkon ostalaritzalokala irekita eta martxan duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta 1.000.000eurotik beherako negozio-zifraren zenbateko garbia badute.

ARAUDIA:

Ezohiko diru-laguntza bat emateko oinarriak, 1.000.000 eurotik beherakonegozio-kupuru gordina duten eta COVID-19ak sortutako krisiak eta alarma-egoera berriak kaltetu dituen Orozkoko ostalaritza-sektoreko autonomoeta enpresentzat.