Autónomo eta enpresentzako laguntzak, alarma-egoeraren deklarazioak eragindako kalteak direla-eta. Eibar 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza ekonomikoa emateko deialdia egiten du 1.500.000 €-tik beherako negozio-zenbateko garbia duten autonomoei eta enpresa txikiei, Covid-19k eragindako alarma-egoeraren deklarazioak eragindako jarduerari eusteko likidezia izan dezaten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/11 – 2021/09/30

ZENBATEKOA: 1.000.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Eibarren lokal irekia duten pertsona fisiko edo juridikoak,sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak izan daitezke laguntza honen onuradunak.

ARAUDIA:

Dirulaguntza hauen 2021eko deialdia: COVID-19ak eragindako kalteak jasan dituzten eta 1.500.000 eurotik beherako negozio-zenbateko garbia duten autonomo eta enpresei zuzendutakoak.