Aurrezpen eta eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako beka. Gipuzkoa 2021

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako 2 beka, bakoitza 12.000 eurokoa, emango dira.

Bekak azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:

  • Aurrezpen eta eraginkortasun energetikorako teknologia berritzaileak.
  • Teknologia energetiko berriztagarriak eta ibilgailu elektrikoa, Gipuzkoan ezartzea.
  • Mikrosorkun tza energetikoa eta sorkun tza banatua. Autokontsumo eta metatzea (bateriak).
  • Kontsumo energetikoen kontabilizazio eta telekudeaketa sistemak.
  • Energia berriztagarrietan oinarritutako energia deszentralizatutako hornikuntza sistemak jartzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/01 – 2021/03/25

ZENBATEKOA: 24.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera laborala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan.

INFORMAZIO:

Gipuzkoako Foru Aldundia