Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arte eszenikoen eta musikaren azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak 2021 (Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan)

Deskribapena


Xedea

Arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu iraunkorrean kudeatzeko inbertsio-proiektuak finantzatzea.


Aurrekontuko zuzkidura

978.349,91

Prestazio ekonomikoa

Zuzkidura ekonomiko orokorra bi poltsa independentetan banakatuko da, erakunde eskatzaileen profil honen eta horietako bakoitzean eskaera ekonomiko orokorrak duen bolumenaren arabera:

  • 10.000 biztanletik gorako herrietan kokatutako erakunde publikoak.
  • 10.000 biztanletik beherako herrietan kokatutako erakunde pribatuak edo erakunde publikoak.

Proiektu bati eman beharreko gehieneko dirulaguntzak ez du, inola ere, 250.000 euroko zenbatekoa gaindituko, ez eta gastuen aurrekontu osoaren % 80 ere.
Beraz, proiektuaren % 20, gutxienez, funts propioekin edo EBkoak ez diren beste ekarpen publiko edo pribatu batzuekin finantzatu behar da.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzak honela ordainduko dira;
  • Dirulaguntza emateko ebazpena eman eta onartzeko epea amaitu ondoren ordainduko da diru-laguntzaren % 75.
  • Gainerako % 25a, betiere 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, proiektuaren justifikazioa onartu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridikoak publikoak edo pribatuak

Betekizunak

  • Arte eszenikoen eta musikaren ekoizpen edo programazio profesionalaren esparruan ohiko jarduera garatzea.

  • Proiektuaren xede den azpiegituraren jabetzaren titulartasuna izatea, edo, halakorik ezean, haren jardueren kudeaketarena.

  • Eskatzaile pribatuen kasuan, eskaera aurkezten den unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda egotea eta jarduera eszeniko edo musikalen garapenarekin bat datorren xede edo helburu sozial bat izatea.
  • Proiektuetan aurreikusitako jarduerak Deialdian adierazitako helburuetara egokitu beharko dira, eta deialdia argitaratzen den egunetik 2022ko abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.
  • Deialdi honetako inbertsio-proiektuen xede diren azpiegituren betekizunak.

  • Proiektuaren xede den azpiegituran garatu beharreko jarduketak.

  • Proiektuek ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoaren eta digitalaren baldintzak errespetatu beharko dituzte,

  • Proiektuaren proiektu ekonomiko xehatua aurkeztea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1207401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Jarduerak gauzatzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, betiere 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk