Aretxabaletako Ostalaritzari, terrazetako inbertsioak finantzatzeko Diru-laguntzak. Aretxabaleta 2021

Deskribapena


Xedea

Aretxabaletako Udalak Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean Aretxabaletako ostalaritza sektoreari eta bestelako aktibitateek kalean jarritako terrazetan zerbitzua emateko beharrezko diren inbertsioetan laguntzea da

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/07/02 – 2021/10/29

ZENBATEKOA: 90.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Aretxabaletako ostalaritza sektoreko aktibitateak izango dira. Baita, ostalaritza aktibitatean zehazki ez daudenak, baina lokalaren kanpoaldean terraza zerbitzua duten negozioak.

ARAUDIA:

Diru-laguntza Aretxabaletako Ostalaritzari, terrazetako inbertsioak finantzatzeko.