Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ardoinb 2021 - Mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektuetarako laguntzak, minimis laguntzen araubidea baliatuta

[ARDOINB 2021]

Deskribapena


Xedea

Mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektu hauetarako laguntzen deialdia egitea 2021erako: mahastizaintza eta ardogintzako sektoreari laguntzeko programa nazionalei buruzko Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera eta Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2019-2023ko programako neurriak aplikatzeko urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren arabera egindako 2021eko deialdietan laguntza jaso ez duten proiektuetarako.

Aurrekontuko zuzkidura

731.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza hauen finantziaziorako 731.000 euro bideratuko dira. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura bakarrik finantzatuko da, horietatik 550.000 euro 2021erako ordainketa-kredituari dagozkio, 181.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari.

Nori dago zuzenduta


Ardoinb laguntzen onuradunak

Laguntza hauen onuradunak izango dira honako ezaugarri hauek betetzen dituzten mahastizaintza eta ardogintzako enpresak: eskabidea egiten den unean MAE programaren (ardoa inbertsioa) 2021eko ekitaldiko deialdian parte hartu dutela egiaztatzea; deialdi horietan, enpresa horiek egindako eskabideak aukeratuak, lehenetsiak eta azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 68. artikuluan ezarritakoaren arabera onartutako eskabideen behin betiko zerrendan sartutakoak izatea; eta programa horretan aurrekontu-zuzkidura faltagatik laguntzarik jaso ez izana.

Ez zaie laguntzarik emango zailtasun-egoeran dauden enpresei, betiere aintzat hartuta Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Batzordearen 2014ko uztailaren 31ko 2014/C-249/01 Jakinarazpenean halako enpresei buruz jasotako definizioa.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mª Carmen Gonzalez

Telefonoa: 945 01 97 10

E-maila: carmengonzalez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1091803

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk