50 langile edo gutxiago dituzten enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzak. Eibar 2021

Deskribapena


Xedea

Udal honek dirulaguntzen deialdiari ekiten dio, zeinaren bidez dirulaguntzak emango diren 50 langile edo gutxiago izanik Eibarren finkatuta dauden enpresek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko, haietan proiektu estrategikoak garatuz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/08 – 2021/11/12

ZENBATEKOA: 100.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona fisiko eta juridikoek eta ondasun-erkidegoek

  • ondorengo baldintzak betetzen badituzte:
  • Lantokiren bat izatea Eibarren. Nazioartekotzerako jardueretara bideratutako dirulaguntzen kasuan, pertsona onuradunaren egoitza fiskala Eibarren egon beharko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluaren definizioarekin bat etorriz.
  • Azken 6 hilean plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.
  • Zergak deialdian adierazitako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren barruko talde batean egoteagatik ordaintzea.

INFORMAZIO:

Eibarko Udala