Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken deialdia egin da (Gobernu Bilera 2021-7-27)

[3247153715]

Deskribapena


Xedea

 

Gobernu Kontseiluak baimendu du kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko beken 2021-2022rako deialdia; zenbateko osoa 144.000 eurokoa da.

 

Guztira zortzi beka deituko dira, honako modalitateetan: Europako gaiak (4); kanpoko euskal komunitatea (2); eta kanpo-harremanak (2).

 

Europako gaietako beken onuradunek honako lekuetan gauzatuko dute euren jarduera:

Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.

Bi bekak Euskadik Europar Batasunean duen ordezkaritzan, Bruselan.

 

Kanpoko euskal komunitatearen alorreko beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:

Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.

Kanpo-harremanetako beken onuradunek honako lekuan gauzatuko dute euren jarduera:

 

Bi bekak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen.

Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzetarako diren bekak 24.000 eurokoak izango dira (bakoitza), eta 16.000 eurokoak jarduera Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Gasteizen, gauzatu behar dutenen kasuan.

Aurrekontuko zuzkidura

144.000

Kontaktu-informazioa


Kodea

13581356813856

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk