2021eko mugaz haraindiko mugikortasun beka, Akitania Berria Euroeskualdea-Euskadi - Nafarroa

[27545282582]

Deskribapena


Xedea

Oinarrizko informazioa, deialdiaren izena

2021eko mugaz haraindiko mugikortasun beka, Akitania Berria Euroeskualdea-Euskadi - Nafarroa

Deskribapena

Euroeskualdeko Beka Euroeskualdeak bultzatzen du 2016tik. Euroeskualdeko hiru lurralde kideetako batean –Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa – bizi diren ikasleei hilero beka bat ematean datza, beren prestakuntza aberastu nahi badute mugaz gaindiko espazioaren ulermena eta kulturen arteko trebetasunak eskuratzeko aukera hobetzen duen esperientzia akademiko baten bidez.

Helburuak

Lurralde kideen arteko mugikortasuna sustatzea, euroeskualdearen sentimendua indartzeko, hurbileko nazioartekotze-filosofia batean.

Norentzat? Euroeskualdearen barruan ikasle-mugikortasuna egin nahi duten Akitania Berriko, Euskadiko edo Nafarroako gradu edo masterreko ikasleak.

Proposamenak aurkezteko azken eguna:

2021eko maiatzaren 24tik ekainaren 30era. Hautaketa: 2021eko iraila.

Zenbatekoa:

300 € hilean, bi alditan ordainduta.

Deialdiari buruzko informazioa jasotzeko webgunea

https://www.euroregion-naen.eu/eu/euroeskualdeko-beca/

Kontaktu-informazioa


Kodea

354783223583

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk