2021. urtean goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak

[2021. urtean goi-maila antolatzeko dirulaguntzak]

Deskribapena


Xedea

2021. urtean egiten diren edo hasten diren goi-mailako kirol lehiaketa ofizialak antolatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan xedatutako eran. Deialdi honen ondorioei dagokienez, honako hauek joko dira goi-mailako kiroltzat: nazioarteko eremu eta izaerako lehiaketak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egon beharko dute.
  • Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.
  • Lehiaketa guztietan ere, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.
  • Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde ezberdin bitan edo gehiagotan antolatu beharko dira.

Tenis kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.

Surf kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean sartuak diren kirol lehiaketak.

Boxeo kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: nazioarteko titulu ofizial bat lortu daiteken goi-mailako kirol lehiaketen antolaketa.

Agindu honetatik kanpo geratzen dira honako lehiaketa hauek: kirol ikuskari edo erakustaldi direnak, eta, halaber, nazioarteko eremua eta izaera ez dutenak.

Edonola ere, ezin izango dute modalitate honetako dirulaguntzarik jaso, eta, beraz, deialdi honetatik kanpo geratutako dira, bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatzen ez duten proiektuek.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000

Prestazio ekonomikoa

Horietatik, 50.000 euro 2021. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 50.000 euro 2022rako konpromiso-kredituari.

Jarduera bakoitzeko dirulaguntza hogei mila (20.000) eurokoa izango da, gehienez.

Baldin eta, aurreko paragrafoan ezarritako muga aplikatzearen ondorioz, agindu honetan ezarritako balorazio-irizpideen araberako banaketarekin bat etorriaz esleitutako zenbateko guztia erabiltzen ez bada, beharrezko doiketak egin ahal izango dira gaindikina zenbateko osagarriak jaso ditzaketen onuradunen artean banatzeko. Banaketa berri hori egiteko, soberan geratzen den zenbatekoa lehen aipatutako mugak gainditu ez dituzten eskatzaileen artean banatuko da, artikulu honen 1. paragrafoan ezarritako prozedura bera erabiliz.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi alditan ordainduko da:

  • lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamar, esleipen-ebazpena jakinaraztean eta hura onartzeko epea igarotakoan gauzatuko da;
  • eta bigarrena, gainontzeko berrogeita hamar, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatzean, zeina 2022ko martxoaren 1 baino lehenago burutu beharko baita.

Nori dago zuzenduta


Euskal kirol-federazioak

Kirol elkarteak

Kirola helburutzat duten merkataritza-sozietateak

Kirol jarduerak, beste erakunde antolatzaileak

Betekizunak

  • Egutegi ofizialaren kopia

  • KKGren baimena

  • Emaitzak ofizialak

  • KKGrenaren eta/edo Eusko Jaurlaritzaren goi-mailako kirolariak

  • Lehiaketako programa

  • Hitzarmena (baldin badago)

  • Eskabidearen balioespenerako aurkeztu nahi duten gainerako dokumentazioa
  • Onuradunen betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0096010

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzei dagokienez, Balorazio Batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epean, deialdia egiteko Agindu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2022ko martxoaren 1 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk