Euskal kirol-federazioen 2021ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzak

[2021 kirol-federazioak dirulaguntzak]

Deskribapena


Xedea

Abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren xedea da kirol-federazioen finantzaketa arautzea, itzulgarriak ez diren dirulaguntzak emanez urteko kirol-programetarako (EHAA, 249 zk., 2000ko abenduaren 30ekoa). Aipatutako 287/2000 Dekretuaren 3. artikuluak dioenez, Kulturako sailburuaren Aginduz –gaur egun Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua da– , urtero egingo da Dekretu horretan araututako laguntzak eskatzeko deialdia, bertan zehaztuko dira aurrekontuaren zenbatekoa, eskabideak aurkezteko lekua eta epeak, laguntzak eskatzen dituzten erakundeek aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzak neurtzeko irizpideen ponderazioa, bai eta laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.

Aurrekontuko zuzkidura

2.475.000

Prestazio ekonomikoa

Kalifikazio Batzordeak jasotako eskabideak aztertuko ditu, eta zehaztutako alderdi guztiak ebaluatuko ditu, irizpide eta baremo hauen arabera:

a) Kirol proiektua (puntuen %55)

Aurkeztutako kirol-proiektuaren interesa baloratuko da, honako gai hauek kontuan hartuta:

  • Federazioak antolatutako kirol lehiaketa ofizialak.
  • Federazioak antolatzen laguntzen dituen lehiaketak
  • Federazioak egindako kirol-prestakuntzako jarduerak.
  • Kirol-selekzioen jarduerak.
  • Euskaliten 3K Programako Kudeaketa Aurreratuaren Diploma, Euskaliten kanpoko kontraste-zerbitzua jasotzen duten eta Kudeaketa Aurreratua edo baliokidea osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeak aintzatesten dituena, edo baliokidea.

b) Euskararen erabilera (puntuen % 10). Puntu bana emango zaie euskaraz osoki egindako honako ekintza hauei, eta puntu erdia euskaraz partez egindako ekintza bakoitzari: Guztizko zazpi puntuak lortzen dituenari beste hiru emango zaizkio, eta horrela gehieneko hamarrak lortuko ditu.

  • Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.
  • Euskararen erabilera federazioaren dokumentu eta argitalpenetan.
  • Euskarazko web orria izatea.
  • Jendeari euskaraz kasu egitea.
  • Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzea.
  • Federazioko kideekin euskara erabiltzea.
  • Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzea.

c) Autofinantzaketa-maila (puntuen % 5), honako banaketa honen arabera:

  • % 0,00 - % 49,99: 0 puntu
  • % 50,00 - % 74,99: 2 puntu
  • % 75,00tik gora: 5 puntu

d) Agindua argitaratzen den egunean federazioan afiliatuta dauden goi-mailako kirolarien zerrenda - Kirol Kontseilu Gorenak eta/edo Eusko Jaurlaritzak onartuak - (puntuen % 5), honako banaketa honen arabera:

  • 1 eta 3 kirolari bitartean: 2 puntu.
  • 4 eta 6 kirolari bitartean: 4 puntu
  • 6 kirolari baino gehiago: 5 puntu.

e) Federazioak desberdintasunak ezabatzeko, emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko garatutako ekintzak. Zuzendaritza Batzordearen osaera. (Puntuen % 20).

  • Zuzendaritza Batzordearen osaera (5 puntu, gehienez) Zuzendaritza Batzordean emakumeen % 50 baino gehiago badira, 3 puntu. Zuzendaritza-karguetan emakumeak badaude: puntu 1 kargu bakoitzeko. Ez dira kontuan hartuko lurralde-federazioek emandako karguak. Zuzendaritza Batzordeen datuak Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dauden bezala hartuko dira.
  • Abusuen aurkako protokoloak. (5 puntu)
  • Berdintasunaren arloko prestakuntza-ekintzak. (5 puntu)
  • Desberdintasunak ezabatzeko ekintza zehatzak.(5 puntu)
  • Berdintasun-plana (10 puntu)
  • Hizkuntza berrikustea federazio-dokumentuetan (erregelamenduak, estatutuak, komunikazioak, etab.) (5 puntu)
  • Berdintasuna lortzeko ekintzetarako aurrekontu-partida zehatza. (5 puntu)

f) Deialdia argitaratzen den egunean lizentzia federatua duten kirolarien kopurua. (puntuen % 5)

Laguntzen zenbatekoa zehazteko, norgehiagoka-araubidean egingo du, eta, horren arabera, agindu honen 2. artikuluan esleitutako zuzkidura ekonomikoa eskabideak balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, 10. artikulu honetan jasotako irizpideak aplikatuz, betiere agindu honen 4. artikuluan ezarritako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak errespetatuz.

Agindu honetan ezarritako mugak alde batera utzi gabe, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein administraziok edo beste erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako eman ditzakeen dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.

Onuradun bakoitzeko dirulaguntza ez da inola ere 180.000 eurotik gorakoa izango, eta eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa izango da dirulaguntzaren gehieneko muga.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza honela ordainduko da:

  1. Laguntza eskatzen den urtearen aurreko urtean laguntza lortu duten federazioei laguntzaren % 50 ordainduko zaie aldez aurretik. Aurreko urtean laguntzarik jaso ez duten federazioek aurreko urtean dirulaguntza txikiena jaso zuen federazioari emandako laguntzaren % 50 jasoko dute aldez aurretik.
  2. Aurreko urtean emandako dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu eta onartu ondoren, bigarren libramendu bat egingo da, urte horretako dirulaguntzaren % 25ari dagokiona.
  3. Dirulaguntzaren gainerakoa, dirulaguntza eskatzen den urterako onartutako laguntza osora iritsi arte, aurreratutako ordainketetan emandako zenbatekoak justifikatu ondoren likidatuko da.

Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistro Telematikoan agertu beharko du.

Nori dago zuzenduta


Euskal kirol-federazioak

Betekizunak

  • Diru-laguntzaren eskabidea
  • Kirol-proiektuaren azalpen-memoria (II. Eranskina).

  • Erakundearen urteko aurrekontua, Batzar Nagusiak 2021eko ekitaldirako onartua, V. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

  • Agindua argitaratzen den egunean federazioan afiliatuta dauden goi-mailako kirolarien zerrenda (Kirol Kontseilu Gorenak eta/edo Eusko Jaurlaritzak onartuak).
  • Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria (III. Eranskina).

  • Azalpen-memoria (VII. eranskina), federazioak desberdintasunak ezabatzeko, emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko garatutako ekintzak jasotzen dituena.
  • Deialdia argitaratzen den egunean lizentzia federatua duten kirolarien kopurua (IV Eranskina).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0130105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman eta jakinaraziko du, Kalifikazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean, deialdi-agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2022ko otsailaren 28 baino lehen, agindu honen 5. artikuluan ezarritako jarraibideei jarraituz eta dirulaguntzen justifikazioak aurkezteko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan kontuan hartuta.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk