150.000 biztanletik beherako udalek edo udal elkarteek Europar Batasuneko programa eta ekimenetan parte har dezaten sustatzeko laguntzak. Bizkaia 2021

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen xede izango dira Bizkaiko 150.000 biztanletik beherako udalei edo udalen elkarteei —udal bakoitzak 150.000 biztanle baino gutxiago baditu— emandako laguntza teknikoa eta kanpoko aholkularitza, baldin eta laguntza eta aholkularitza horien helburua bada 2021. urtean Europar Batasuneko programa eta ekimenetan proiektuak aurkeztea.

Foru dekretu honen bidez, laguntza teknikoaren eta aholkularitzaren kanpoko kostuen %50 kofinantziatuko da; kostu horiek Europako finantzaketarako deialdi batean proiektu bat aurkeztearen ondorioz onuradunak eginikoak izango dira, eta helburua ez da inoiz ere izango proiektuan aurkeztearen ondoriozko gastu guztiak finantzatzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/15 – 2021/10/31

ZENBATEKOA: 60.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Bizkaiko udalak izan daitezke foru dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuradun, baina, horretarako, 150.000 biztanle baino gutxiago izan behar dituzte.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 128/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, zeinaren bidez Foru Aldundiaren diru-laguntzen oinarriak eta deialdia onartzen baitira Bizkaiko 150.000 biztanletik beherako udalek eta udalen elkarteek 2021. urtean Europar Batasunaren programa eta ekimenetan parte har dezaten sustatzeko.