Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadin hondakinen araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko dirulaguntzak, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan - NextGenerationEU

Deskribapena


Xedea

Laguntzen helburua da hondakinen kudeaketa hobetzeko behar diren inbertsioak bizkortzea eta Europar Batasunak udal-hondakinen eta ontzien eta ontzi-hondakinen kudeaketaren arloan ezarritako helburu berriak betetzen direla bermatzea, funtsean.

Dirulaguntzaren xede diren proiektuak 2020ko martxoaren 1etik hasita egon ahal izango dira, eta exekuzio-epea gehienez ere 2026ko maiatzaren 31n amaituko da.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak:

  • 1. ildoa.– Bereizitako bilketa berriak abian jartzea, bereziki biohondakinena, eta egungoak hobetzea.

  • 2. ildoa.– Bereiz bildutako biohondakinak tratatzeko instalazio espezifikoak eraikitzea.

  • 3. ildoa.– Bereiz bildutako beste hondakin-fluxu batzuk berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestaketa-instalazio berriak eraikitzea.

  • 4. ildoa.–Bilketa (garbiguneak, kasurako), triajea eta sailkapena (ontziak, papera, etab.) egiteko instalazioetako inbertsioak, egungo tratamendu mekaniko-biologikoen instalazioak eta berreskuratutako erregai solidoak prestatzeko instalazioak hobetzea.

Aurrekontuko zuzkidura

18.003.656,52 eur.

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontu-zuzkiduraren zenbateko osoa hamahiru milioi laurehun eta hamalau mila ehun eta bost euro eta laurogeita hamalau zentimokoa (18.003.656,52€) da, eta honela banakatuko da:

  • 1. ildoa.– Bereizitako bilketa berriak abian jartzea, bereziki biohondakinena, eta egungoak hobetzea. Lau milioi zazpiehun eta berrogeita hemezortzi mila eta laurogeita hamabi euro eta laurogeita zortzi zentimo (6.931.245,08€).
  • 2. ildoa.– Bereiz bildutako biohondakinak tratatzeko instalazio espezifikoak eraikitzea. Bi milioi ehun eta laurogeita bi mila laurehun eta hirurogeita hamabost euro eta lau zentimo (2.929.194,92€).
  • 3. ildoa.– Bereiz bildutako beste hondakin-fluxu batzuk berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko instalazio berriak eraikitzea. Bost milioi zazpiehun eta berrogeita bederatzi mila hirurehun eta hamahiru euro eta hemezortzi zentimo (7.232.196,97€).
  • 4. ildoa.– Bilketa (garbiguneak, kasurako), triajea eta sailkapena (ontziak, papera, etab.) egiteko instalazioetako inbertsioak, egungo tratamendu mekaniko-biologikoen instalazioak eta berreskuratutako erregai solidoak prestatzeko instalazioak hobetzea. Zazpiehun eta hogeita lau mila berrehun eta hogeita lau euro eta laurogeita lau zentimo (911.019,55€).

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalerriak edo bestelako toki-erakundeak (foru-aldundiak, mankomunitateak, kuadrilla, etab.), edo toki-erakunde horiek eta hondakinen bilketa- eta tratamendu-zerbitzuak beren gain hartuta dituzten sozietate publikoek eratutako partzuergoak, beren eskumeneko zerbitzuei buruzko proiektuak aurkezten badituzte, 1., 2., 3. eta 4. ildoetan aurreikusitako dirulaguntzen kasuan.

Erakunde juridiko publikoak eta pribatuak, merkataritza-hondakin ez-arriskutsuak edo industrian sortutako etxeko hondakinak sortzen dituztenak

Hondakinen kudeatzaileak

2., 3. eta 4. ildoetako instalazioen kasuan.

Betekizunak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1207501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du adierazitako lekuetan.

Dokumentazioa errazago lantzeko, honako dokumentu hauek dituzu eskura:

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk