Zuzeneko laguntza ekonomikoak txikizkako merkataritza-sektoreko establezimenduen titularrentzat. Ermua 2020

Deskribapena


Xedea

Ermuko txikizkako merkataritza zuzenean babesteko eta hari euskarri ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea da, batez ere norberaren konturako langileak eta autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak COVID- 19ren inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/10 – 2020/12/23

ZENBATEKOA: 83.500,00 euroak

ONURADUNAK:

Ermuan kokatutako jarduera ekonomiko baten titular diren pertsona fisikoak, norberaren konturako langileak edo autonomoak, eta, persona juridikoen kasuan, 50 langile baino gutxiagoko enpresak, baldin eta haien jarduera Nagusia alta emanda badago Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren 64 eta 65 taldeetako edozein epigrafetan, eta 2020 ekitaldian, aurreko ekitaldiko datuekin alderatuta, beraien salmentak edo jarduera %50 gutxienez murriztu zaizkienak.

ARAUDIA:

Ezohiko laguntzen deialdia, jarduera mantentzen laguntzeko eta Ermuko txikizkako merkataritzako establezimenduen titularren galera ekonomiko zuzenak arintzeko, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz beraien salmenta eta jardueretan kalteak izan badituzte, establezimenduen biziraupen fisikoari lagunduz aldi berean.