Espetxeetan edo baldintzapeko askatasunean dauden eta askatasunaz gabetzeko zigorra duten zigortuak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako eta askatasunaz gabetzeko zigorra etenda duten zigortuentzako proiektuetarako dirulaguntzen deialdia (2020)

Deskribapena


Xedea

Espetxeetan edo baldintzapeko askatasunean dauden eta askatasunaz gabetzeko zigorra duten zigortuak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako eta askatasunaz gabetzeko zigorra etenda duten zigortuentzako 2020an garatu beharreko proiektuetarako dirulaguntzak

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1.- Esleitzeko modua:

  • Norgehiagoka-prozedura
  • Balorazio-irizpideak: deialdi-aginduaren 12. artikuluan dierazitakoak

2.- Zuzkidura banatzeko modua: deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan adierazitakoaren arabera.

3.- Proiektu bati eman ahal izango zaion diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa: 50.000 €.

4.- Diruz lagun daitezkeen proiektuen gehieneko zenbatekoa: deialdi-aginduaren 8.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, ez da diruz lagunduko 80.000 €-tik gorako proiekturik

5.- Denbora-muga: proiektuak 2020. urtean egin behar dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3.- proiektu bati eman ahal
izango zaion diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa: 50.000 €.

4.- diruz lagun daitezkeen
proiektuen gehieneko zenbatekoa: deialdi-aginduaren 8.3 artikuluan
xedatutakoaren arabera, ez da diruz lagunduko
80.000 €-tik gorako proiekturik

5.- denbora-muga:
proiektuak 2020. urtean egin behar dira.

 

 

 

 

 

 

Ordainketa-modua:

Deialdi Aginduaren 17. artikuluan zehaztutakoaren arabera:

- dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren eta onartzeko epea igaro ondoren, dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamabost (% 75) ordainduko da. Gainerako ehuneko hogeita bosta (% 25) Justizia Zuzendaritzan justifikatu ondoren
gauzatuko da, betiere 18. artikuluan aipatutako agiriak 2021eko otsailaren 28a
baino lehen aurkeztuz.

– Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko Ebazpena argitaratu baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien dirulaguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta erakundeak osorik justifikatu badu dirulaguntzaren xedea, aurreko
paragrafoan adierazitako justifikatzeko agiriak aurkeztuta.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakunde

Eskakizunak:

  • Tributuekiko betebeharretan egunean egon behar du.

  • Egunean egon beharko du Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea

  • Irabazi-asmorik gabeko entitatea, legez eratuta eta izaera juridikoagatik dagokion erregistroan inskribatua, egoitza eta jarduera Euskadiko Autonomia Erkidegoan dituena.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekurik ez izatea.

Betekizunak

  • Gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuek dialdi-Aginduaren 2. artikuluan zehaztutako baldintzak bete behar dituzte.

  • Proiektuaren gastu eta diru-sarrerak zehaztu behar dira. Proiektuaren exekuzio gastuaren zenbatekoak ezin du 80.000 euro gainditu.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia > Lan eta Justizia Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0040810

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskatu8tako dirulaguntzak emateko nahiz ukatzeko ebazpena emateko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen denetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Justifikazioak bi alde izango ditu: materiala, eta horretarako erakundeek justifikatzeko memoria aurkeztu beharko dute (ez da diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu behar den proiektuaren memoria) eta ekonomikoa, justifikatzeko kontua aurkeztuz egingo delarik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk