2020ko oporraldian euskara indartzeko hezkuntza-jardueretarako laguntzak. (L2. Hezkuntza inklusiboa eta Aniztasunaren Arreta)

[UDA_EUSKARAZ]

Deskribapena


Xedea

Hamaika Esku programako ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek 2020ko oporraldian euskarazko hizkuntza-konpetentzia (A2 maila) indartzea helburu duten hezkuntza-jarduerak garatzeko erakundeek aurkezten dituzten proiektuak diruz laguntzea, ikasle gehien biltzen diren udalerrietan, hau da, Gasteizen eta Oionen (Araba), Bilbon, Barakaldon eta Sestaon (Bizkaia), eta Donostian eta Irunen (Gipuzkoa)

Aurrekontuko zuzkidura

240.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, aurreikuspen hauen arabera:

a) Lehenengo ordainketa aurreratua, dirulaguntzaren % 30ekoa, emandako laguntza onartu eta berehala egingo dena, materialean eta hamaiketakoan egiten den gastuan laguntzeko.

b) Gainerakoa, dirulaguntza osoaren % 70, 16. artikuluan jasotako laguntzen justifikazioari buruzko dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Erakunde eskatzailea ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.
  • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Erakunde eskatzaileak egunean egon beharko du diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharretan.
  • Ikastetxe onuradunek, orokorrean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko dituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1106901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2020ko irailaren 15erako, erakunde onuradunek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dute memoria, bitarteko elektronikoen bidez.

Beste tramite batzuk