Txikizkako saltokiek, ostalaritza establezimenduek eta autonomoek COVID-19aren ondoriozko eragin ekonomikoari aurre egiteko ezohiko laguntzak. Loiu 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza ekonomikoak ematea da, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoeraren ondoriozko kalte ekonomikoen inpaktua arintzeko, txikizkako saltoki, ostalaritza establezimendu eta autonomoei zuzenduta, zerbitzua modu indibidualizatuan ematen badute.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/08 – 2020/10/22

ZENBATEKOA: 70.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Txikizkako saltokiak edo autonomoak, zerbitzua modu indibidualizatuan ematen badute.
  • Ostalaritzako establezimenduak.

ARAUDIA:

Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko irailaren 15eko Erabakiaren laburpena. Erabaki horren bidez, txikizkako saltokiek, ostalaritza establezimenduek eta autonomoek COVID-19aren ondoriozko eragin ekonomikoari aurre egiteko ezohiko laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ziren.