Txikizkako merkataritzarako, ostalaritzako establezimenduetarako eta zerbitzu profesionaletarako diru-laguntzak, COVID-19ren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko. Laguntza orokorrak Zalla 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzaren deialdi honen xedea da 10 langile baino gutxiagoko saltoki, ostalaritza-establezimendu eta zerbitzu profesionalei dirulaguntzak ematea (mikroenpresa, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera), alde batera utzita haien figura juridikoa, baldin eta jarduera Zallan alta emanda badute, COVID-19aren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/22 – 2020/06/05

ZENBATEKOA: 140.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Txikizkako saltokia, Ostalaritza-establezimendua eta Zerbitzu profesionala , baldin eta martxoaren 14ko 463/2020 EDan xedatutakoa-rekin bat etorriz euren jarduera eten egin behar izan badute.

Nahiz eta euren jarduera gauzatu ahal izan duten, alarma-aldian euren fakturazioa %75 edo gehiago murriztua izan duten lokal eta jarduerak

ARAUDIA:

COVID-19aren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko, euren jarduera Za-llan alta emanda duten txikizkako saltoki, ostalaritza-establezimendu eta zer-bitzu profesionalei dirulaguntzak emateko premiazko deialdiaren oinarriak.