Txikizkako merkataritzarako, ostalaritzako establezimenduetarako eta zerbitzu profesionaletarako diru-laguntzak, COVID-19ren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintzeko. Berriz ireki edo reaktibatzeko Zalla 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzaren deialdi honen xedea da 10 langile baino gutxiagoko saltoki, ostalaritza-establezimendu eta zerbitzu profesionalei dirulaguntzak ematea (mikroenpresa, Ba-tzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera), alde batera utzita haien figura juridikoa, baldin eta jarduera Zallan alta emanda badute 2020ko martxoaren 14a baino lehen eta 463/2020 Dekretuaren arabera jarduera eten egin behar izan bazuten edo euren fakturazioa %75 edo gehiago murriztu bazaie.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/22 – 2020/06/22

ZENBATEKOA: 60.000,00 euroak

ONURADUNAK:

10 langile baino gutxiagoko saltoki, ostalaritza-establezimendu eta zerbitzu profe-sionalak (mikroenpresa, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregela-menduaren I. eranskinaren arabera), alde batera utzita haien figura juridikoa, baldin eta jarduera Zallan alta emanda badute 2020ko martxoaren 14a baino lehen eta 463/2020 Dekretuaren arabera jarduera eten egin behar izan bazuten edo euren fakturazioa % 75 edo gehiago murriztu bazaie

ARAUDIA:

Udalerriko eta COVID-19aren inpaktuak eragindako saltokiak, ostalaritza-es-tablezimenduak eta zerbitzu profesionalak berriz ireki edo aktibatzeko dirula-guntzak emateko premiazko deialdiaren oinarriak