Txikizkako merkataritzarako eta ostalaritzako establezimendu itxientzako laguntzak, COVID-19k eragindako kalteak arintzeko. Barrundia 2020

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza honen xede nagusia da COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko komertzio txikien, beste establezimenduen nahiz ostalaritzako establezimenduen itxiera, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenei dagokionean laguntza ematea.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak honako hauetara mugatuko dira: lokalak eta txikizkako establezimenduak, ostalaritza eta jatetxeak eta landetxeak/nekazaritza-turismoak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/10 – 2020/10/30

ZENBATEKOA: 15.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak:

  • Jarduera ekonomikoa pertsona autonomo batek, mikroenpresa batek edo enpresa txiki batek egitea.
  • Alarma-egoerak ezarritako establezimenduaren itxierak eragindako jarduera ez dela konpentsatu fakturazioa handitzeagatik eskatzailearen online edo telefono bidezko negozioaren bolumena handituz.
  • Alta emanda egotea Gizarte Segurantzaren araubidean edo dagokion mutualitate profesionalean, bai eta ogasunean ere, eskabidea aurkezteko unean.
  • Jarduera garatzeko lokala Barrundiako udalerrian egotea.

ARAUDIA:

COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko, komertzio txiki nahiz ostalaritza establezimenduen itxierak, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenentzako udal diru-laguntzak emateko urgentziazko deialdia