Txikizkako merkataritza, ostalaritza, pertsona autonomo eta mikroenpresentzako diru laguntzak. Durango 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua COVID-19ak sortutako krisi ekonomikoak eragindako kalte ekonomikoa arintzea da, eta Durangoko jarduera ekonomikoa bultatzea. Enpresei likidezia eman gura diegu, euren enpresa-betebeharrak betetzen eta jarduera eta enpleguari eusten laguntzeko eta diru-sarreren murrizketa drastikoa moteltzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/08/07 – 2020/10/16

ZENBATEKOA: 500.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntza eskatu ahalko dute legez eratutako pertsona fisiko eta juridikoek, hala nola ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek edo nortasun juridikorik gabeko beste erakunde ekonomiko batzuek, baldin eta diru-laguntza ematea eragin duten enpresa-jarduerak egiten badituzte.

ARAUDIA:

2020ko uztailaren 28ko 2020/1453 ebazpenaren laburpena, 2020rako Durangoko txikizkako merkataritza, ostalaritza, pertsona autonomo eta mikroenpresentzako diru laguntzak COVID-19ak eragindako alarma egoeran izandako kalte ekonomikoa arintzeko deitzen dituena

2020ko irailaren 7ko 2020/1630 ebazpenaren laburpena, 2020rako Durangoko txikizkako merkataritza, ostalaritza, pertsona autonomo eta mikroenpresentzako diru laguntzak COVID-19ak eragindako alarma egoeran izandako kalte ekonomikoa arintzeko aldatzen dituena.