Txakolinaren mahastigintza sektorean mahats-bilketarako Covid-19 dirulaguntzak. Gipuzkoa 2020

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenean inskribatutako mahastizainek eta upategiek mahats-bilketa kanpainarako sasoikako langileak kontratatuz gero mahats-bilketaren baldintza egokiak betetzeko laguntzak ematea, Covid-19 pandemiak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko. Hain zuzen ere, kontratatutako pertsonen soldatak zati batean subentzionatzen dira, gaixotasuna dela eta ezarritako osasun protokoloei aurre egiteko beharraren ondorioz sortuko diren kostu handiagoak konpentsatuz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/19 – 2020/11/06

ZENBATEKOA: 100.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileak:

  • Gipuzkoako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategien titularrak edo titularkideak izatea, eta
  • Getariako Txakolina jatorri-deituran inskribatutako (1) txakolin-egileak edo (2) mahastizainak izatea, eta.
  • 2020ko kanpainan mahatsa biltzeko sasoikako langileak kontratatu izana.

ARAUDIA:

Txakolinaren mahastigintza sektorean mahats-bilketarako Covid-19 dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia.