Eskola-garraiorako banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten ikasleentzat, Saileko eskola-garraioa erabili ezin badute (2020-2021).

[TRANSPORTE_NEE]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako diru-laguntzen deialdia egitea desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten ikasleentzat, baldin eta 2020-2021 ikasturtean ikastetxe publikoetan edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak esleitutako itunpeko ikastetxe pribatuetan matrikulatuta badaude eta ezin badute Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa erabili.

Aurrekontuko zuzkidura

3.773.000 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Eskola-garraiorako 2020-2021 ikasturterako banakako laguntzak bi zatitan ordainduko dira, ikasleak dauden zentroen bidez, eta honako aurreikuspen hauen arabera egingo da:

  1. Lehenengo zatia, diru-laguntzaren zenbateko osoaren % 70, deialdiari buruzko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean egingo da, tartean laguntzari berariaz uko egin ezean.
  2. Bigarren zatian gainerakoa ordainduko da, ikasturtea amaitu ondoren eta laguntzaren justifikazioari egin ondoren, dirulaguntza honen aginduko 13. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • 2020-2021 ikasturtean etxebizitzaren arabera edo ibilbidearen arabera dagokion ikastetxean matrikulatuta egotea, edo Hezkuntza Administrazioak esleitutako ikastetxean.
  • Ikaslearen etxebizitzatik ikastetxera dagoen distantziak bete egin beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari ?garraioaren arloan eskumenak dituen Sailak finantzatutakoari? buruzko maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuaren 5. artikuluko c letran ezarritakoa. Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxerako ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat.
  • Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat izatea, eta Desgaitasun Ziurtagiria, lurralde-erakunde eskudunak egina, eta bertan adierazita egotea desgaitasun mota eta gradua, eta hala behar bada mugikortasun urri iraunkorra duela.
  • Ez izatea 21 urte beteta 2020ko abenduaren 31n.
  • Desplazamenduetan ezin izatea Hezkuntza Sailak antolatutako eskola-garraioa erabili.
  • Ezin du ikastetxera joan doako garraioan edo Hezkuntza Saileko erakunde publiko edo pribatuek erabat diruz lagundutako garraioan.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0173108

Eskaera


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide elektronikora sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabetera ebatziko du deialdia Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2021/06/23a arte.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk