Tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko laguntzak. Azpeitia 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/22 – 2020/10/30

ZENBATEKOA: 47.430,00 euroak

ONURADUNAK:

Lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 15 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko.

ARAUDIA:

Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntza deialdia.