Tokiko enplegu proiektuak aurrera eramateko laguntzak. Tolosaldea 2020

Deskribapena


Xedea

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan (EEZ) inskribatuta dauden  langabetu kontratatzeko erraztasunak ematea Tolosaldea eskualdeko enpresei

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/08 – 2020/12/15 (14:00 orduak)

ONURADUNAK:

Enprese onuradune. Betekisunak

  • Dagokion tokiko erakundearen lurralde-esparruan lantokia eta jarduera ekonomikoa duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak hartuko dira tokiko enpresatzat.
  • Zigor larri irmorik ez izatea aukera-berdintasuneko arloan.
  • Indarrean dauden legeria eta laneko arautegiak zein laneko arriskuen prebentziokoak betetzea.
  • Eskabideko lan-baldintzak eta soldatak bermatzea, bat etorrita bete beharreko lanpostuari dagokion lanbide-kategoriarekin, aplikatu beharreko sektoreko edo enpresako hitzarmenaren arabera.
  • Bermatzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasun arloko eginbeharrak betetzen direla.
  • erehala jakinaraztea Tolosaldea Gara tzen SAri dirulaguntzaren xedeari eragiten dion edozein aldaketa edo gorabehera.
  • Era berean, Tolosaldea Garatzen SAri ematea segimendu eta kontrol egokia egiteko laguntzaren esleipenaren inguruan eskatzen dituen datu edo informazio guztiak.

ARAUDIA:

Tokiko enplegu proiektuak aurrera eramateko laguntzen deialdia, enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako dirulaguntzen 2020ko deialdiaren babesean