Tokiko ekonomia berriz abiarazteko eta COVID-19ren ondorioak arintzeko laguntzak. Laudio 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntzen deialdi honen bidez helburu orokorra da Laudioko langile autonomoei eta enpresa txikiei laguntza ematea COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoaren inpaktu ekonomiko negatiboaren minimizatzen eta, behin osasun-alarma bukatuta, ahalik eta lasterren tokiko berraktibazio ekonomikoa lortzea, zuzenean eraginik handiena jasan duten pertsona fisiko eta juridikoengan esku hartuta.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/6/11 – 2020/07/08

ZENBATEKOA: 250.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira enpresak (sozietate zibilak enpresa gisa hartuko dira) eta beren kontura lan egiten duten pertsonak.

ARAUDIA:

Ebazpen laburpena, Laudioko Udaleko alkate-udalburuaren 2020ko maiatzaren 29ko 1042 dekretuarena, zeinaren bidez onartu den tokiko ekonomia berriz abiarazteko eta COVID-19ren ondorioak arintzeko laguntzen deialdia.