Toki herri administrazioaren alorrean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntza programa 2020

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko udal instalazio eta eraikin publikoetan energiaren aurrezpena, eraginkortasunaeta energia berriztagarrien erabilera, bereziki eguzki energia instalazio termikoen bidez, sustatzeko jarduerak diruz laguntzea da programahonen helburu Nagusia.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/31 – 2021/06/30

ZENBATEKOA: 1.500.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: EAEko udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, baldin eta diru laguntza programa honetako4. eta 5. oinarri edo ataletan aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Energia Zerbitzu Enpresa moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta diru laguntza programa honetako 4. eta 5. oinarri edo ataletan aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn,2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusiboki.

INFORMAZIO:

Energiaren Euskal Erakundea