Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tiblisiko TSU Unibertsitaterako euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia (2020)

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea Ivane Javakhishvili Tbilisi State University (TSU) Unibertsitaterako. 

Aurrekontuko zuzkidura

16.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetan sei mila euro (6.000€) bideratuko dira 2020-2021 ikasturterako. Hamar mila euro (10.000€) 2021-2022 ikasturterako. 

Aurreko baliabide ekonomiko guztiak irakurletza mantentzeko gastuak finantzatzeko erabiliko dira. Bideratutako zenbateko hori ez da bat etorriko, zehatz-mehatz, irakurlearen soldatekin, indarrean dagoen araudiarekin bat dagozkion zerga atxikipenak aplikatu behar baitzaizkio.

Egonaldiaren baldintzak:

Hautatuak deialdi honen helburu diren tokian tokiko unibertsitateei atxikiko zaizkie. Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean indarrean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko dute eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko dituzte, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaien ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.

Euskara eta Euskal Kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak tokian tokiko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.

Etxepare Euskal Institutuak tokian tokiko unibertsitatera soilik lehenengo joan-etorriaren gastuak hartuko ditu bere gain, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.

Ordainketa-modua:

Etxepare Euskal Institutuak egingo dizkio TSU Unibertsitateari, irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaziorako zenbatekoen ordainketak.

TSU Unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru ekarpenak justifikatzea.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Giza zientzien, Gizarte-zientzien edo Letretan gradu edo lizentzia bat (adibidez hizkuntzak, filosofia, historia, hizkuntzalaritza, itzulpengintza) eta Giza zientzien, Gizarte-zientzien edo Letretan Masterra izatea. Euskara gaitasunean 3 HE edo C1 mailako egiaztagiri baliokidea izatea eta gutxienez ingeleseko C1 maila egiaztatua izatea. Hizkuntzalaritza arloan artikuluren bat argitaratua izatea edo arlo horretako konferentziaren batean hitzaldi batekin parte hartu izana egiaztatzea.
  • Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A Hizkuntza: euskara) Gradua edo lizentziak eta arlo horietako masterrak lehenetsiko dira, baita euskararen 4. HE edo C2 maila egiaztatuta izatea ere, 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.
  • Ez izatea zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

  • TSU unibertsitatean egonaldiaren baldintzak.

  • Irakurle-baldintzaren onarpenaren konpromisoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Eneko Agirre Maiora

irakurletzak@etxepare.eus

Jendaurreko arreta:

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Andre Zigarrogileen plaza, 1,

Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012)

Ordutegia:8:30etik 14:00etara.

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Telefonoa: 943023407

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1042308

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Jarraibideak:

Eskatzailea:

  • Eskatzailea atalean, markatu Titularra aukera.
  • Datu pertsonalak atalean, titularrari dagozkion datuak bete.
  • Eskabidea titular gisa sinatzea.

Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:

Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko kanala hauta dezakezu.

  • Postaz: posta-atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
  • Bide elektronikoz: nire karpeta jakinarazpen eta komunikazioen erretilura bidaltzen da. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.

Oharra: hamar egun igarotzen badira jakinarazpenik jaso gabe, atzera botako da, izapidea gauzatutzat joko da eta prozedurak aurrera jarraituko du.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabidea bete.
  2. Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

 

Aurrez aurreko tramitazioa eginez gero:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete.
  2. Datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  3. Inprimakia inprimatu.
  4. Eskuz bete eta sinatu.
  5. Prozeduran ezarritako lekuetako batean entregatu.
    • Eskabidea eta, hala badagokio, erantsitako dokumentuak unitate izapidegilera iristen direnean, unitate horrek bere datuak izango ditu, eta espedientearen izapidetzea erraztuko du.

      Kontuan izan Administrazioak hamabost egun naturaleko epean gordeko duela inprimakia, eta epe horretan formularioa sinatuta aurkeztu beharko duzula prozeduran ezarritako lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, gehienez sei hilabeteko epean argitaratuko da ebazpena. Epe hori argitaratu gabe igarotzen bada, eskaerak ez direla onartu ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk