Terrorismoko biktimentzako laguntza

[Terrorismoko biktimentzako laguntza]

Deskribapena


Xedea

Ekintza terroristen zuzeneko biktimei eta haien senide eta hurbilekoei erreparazioa eta babesa eta laguntza integrala ematea, Terrorismoaren biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko ekainaren 19ko 4/2008 Legean eta Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuan aurreikusitako baldintzetan.

Aurrekontuko zuzkidura

Los recursos económicos destinados a hacer frente a estas ayudas, procederán de los correspondientes créditos presupuestarios establecidos al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi

Prestazioa zerbitzutan

Kalte materialak:

  • Kalteak etxebizitzan
  • Behin-behineko ostatu- eta lekualdatze-gastuak
  • Kalteak ibilgailuetan
  • Kalteak alderdi politikoen, sindikatuen eta gizarte-erakundeen egoitzetan
  • Kalteak industria- eta merkataritza-establezimenduetan
  • Segurtasun-sistemak ezartzeagatiko gastuak
  • Etxebizitza egokitzeko gastuak

Kalte pertsonalak:

Laguntza juridikoaren gastuak

Osasun-arreta:

  • Laguntza psikologikoa, psikosoziala eta psikopedagogikoa
  • Protesiak inplantatzea

Irakaskuntza:

  • Tasen salbuespena
  • Espedientea helaraztea
  • Ikasteko bekak
  • Beste gastu akademiko batzuk

Aparteko laguntzak

Ordainketa-modua:

Desberdina, izapidetzen den laguntzaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridikoek, laguntza honetaz baliatu ahal izateko, honakoak bete beharko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute euren egoitza; jarduera terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasan beharko dute, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako organo eskudunak egiaztatutako eran; eta, indarrean dauden arauekin bat, laguntza publikoak eskuratu ahal izateko eskatzen diren obligazioak beteta izan beharko dituzte.

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1053303

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • beharrezko dokumentazioa prestatu
  • eskaera eta eranskinak bete
  • eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilekoa izango da ebazpena eman eta jakinarazteko epea, non eta, justifikatutako inguruabar bereziak direla-eta, handitzea erabakitzen ez den, eta, orduan ere, ezingo da beste hiru hilabete baino gehiago luzatu. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk