EAEn sindikatu-izaera duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako laguntzak 2020

[Sindikatu-izaera duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko interlokuzio sozialeko funtzioak gauzatzeko, betiere euskal nekazaritza sektorearen gaien arloan, eta, oro har, nekazaritza sektorearentzako aholkularitzako jarduera sindikalei eusteko, eta, halaber, bazkideei dagokienez.

Aurrekontuko zuzkidura

241.000 €

Nori dago zuzenduta


Izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalak.

Izaera sindikaleko Nekazaritzako Erakunde Profesionaltzat joko dira xede gisa Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea duten erakundeak, haien kideak nekazaritzaren arloko profesionalak direla, nekazaritza-ekoizpenaren zer sektoretan aritzen diren gorabehera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo García

Tel.: 945 01 63 03

Posta elektronikoa: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029006

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


OHARRA!

Eskaerak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta alarma egoera adirazten duen martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak edo, kasua bada, bere luzapenek indarrean egoteari utzi eta hurrengo hilabetearen amaieran amaituko da.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAA argitaratzen den egunetik hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk