Saltokiei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako diru-laguntzak, COVID-19k eragindako krisialdiaren eragin ekonomikoa arintzeko. Berango 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da Berangoko udalerriko saltokietan eta enpresa txiki eta ertainetan dagoen egoera ekonomikoa arintzen lagun dezaketen neurri ekonomikoak onartzea, COVID-19k eragindako osasun-krisialdiaren egoera kudeatzeko, alarma-egoera deklaratu duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, euren jarduera itxi edo gelditzera behartu dituelako.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/28 – 2020/06/11

ZENBATEKOA: 50.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntza hauen onuradun izan ahalko dira Berangoko udalerrian jarduera duten titularrak, pertsona fisikoak edo juridikoak, eta mikroenpresak (10 langile edo gutxiago izanik, urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi euro baino gehiagokoa ez dutenak),

ARAUDIA:

Berangoko udalerriko saltokiei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako diru-laguntzak emateko deialdia onartzea, COVID-19k eragindako krisialdiaren eragin ekonomikoa arintzeko.