Lehendakaritza

2020-2021eko Quebec eskualdean kooperazio tekniko proiektu laguntzak

[Quebec kooperazio proiektu laguntzak]

Deskribapena


Xedea

2020–2021erako, Quebec eskualde estrategikoko pertsona juridikoekin egiten diren bi aldeko jarduera- eta lankidetza-proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdia egitea da ebazpen honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoak eta Quebec-ek 2017ko urriaren 31n sinatutako Elkar Ulertzeko Memorandumean jasotako gaiei buruz.

  Ikerketa, teknologia-garapena eta berrikuntza: informazioaren eta jardunbide onen trukeak, baita nazioarteko partzuergoetan elkarrekin jardutea sustatzea ere.

●   Kultura: jakintza eta esperientzia trukeak kultura arloan; bereziki hauetan: ondarea, artisten mugikortasuna, artisten arteko hartu-eman profesionalak, sortzaileak edo kultura-industriak eta lanen, ondare-ondasunen eta kultura-produktuen hedapena.

●   Hizkuntza-politika: adituen eta ikertzaileen arteko trukeak bakoitza bere hizkuntzaren garapena eta sustapenaren eremuan, baita arlo horretako informazioaren eta jardunbide onen trukeak ere.

●   Ekonomia: Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Quebec-en arteko informazio trukeak negozioa egiteko eta inbertitzeko aukerei buruz. Nork bere itsas ekonomian, hazkunde iraunkorreko esperientziak trukatzea.

●   Ingurumena: Informazioaren eta jardunbide onen trukea aldaketa klimatikoaren kontrako borrokari eta ingurumenaren babesari buruz.

Aurrekontuko zuzkidura

50.000

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzeko jasoko den diru-laguntzaren zenbateko osoa ezin izango da 5.000 eurotik gorakoa izan.


Honako kontzeptu hauek lagundu ahal izango dira diruz:


a) Diruz lagundu daitezkeen proiektuen arabera Quebeceko Eskualde Estrategikora joaten diren EAEko pertsonen bidaia- eta egonaldi-gastuak:

  • Nazioarteko garraio-gastuak: hegazkin-txartelen benetako kostua, gehienez 1.000 eurokoa.
  • Ostatu eta bazkari gastuak: 180 euro eguneko, gehienez 7 eguneko iraupenarekin.

b) Aldebiko proiektuak gauzatzeko, sustatzeko eta hedatzeko gastuak, harik eta proiektu bakoitzeko jaso beharreko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa (5.000 euro) osatu arte, deialdi honen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ordainketa-modua:

Laguntzen gehieneko zenbatekoa proiektuaren kostuaren% 50 izango da erakunde eskatzailearentzat.

Diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa% 40koa izango da, diru-laguntzaren onarpena sinatu ondoren.
  • Bigarren ordainketa,% 60, proiektua amaitu eta gastu guztiak justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta Quebeceko eskualdeko bazkide baten partaidetzarekin alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektu bat aurkezten badute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


EUROPAKO GAIETARAKO ETA KANPO HARREMANETARAKO BEKAK

Loreto Guzmán

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzaren goi-mailako teknikaria.

Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:(+34) 945 01 81 42

 

QUEBEC-EKO ESKUALDEKO BAZKIDEA

Quebeceko eskualdeko bazkideei honako hauekin harremanetan jartzeko gonbitea egin zaie:

Direction Europe et institutions européennes

Ministère des Relations internationales et de la Francophonie

Courriel: Anne-Christine.Belanger@mri.gouv.qc.ca

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, izapideak egiteko eta dokumentazioa erregistratzeko aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1089602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk