Psikologia alorreko enplegu-prestakuntza programa. Bizkaia 2020

Deskribapena


Xedea

Psikologia tituludun gazteen enplegagarritasuna hobetzea, eta bultzada ematea haien laneratzeari, garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari, erakunde psikologiaren alorrean.

Entitateen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak langileen egungo eta etorkizuneko eskaeretara egokituta.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/22 – 2020/12/31 (Programa garatzen den bitartean)

ONURADUNAK:

Psikologia tituludunak, 30 urte artekoak, langabezian daudenak. Plazen % 55 emakumeentzat izango dira.

Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Psikologia titulua edukitzea eta erakunde psikologiaren alorrean espezializatu nahi izatea.
  • Hala badagokio, Lan Baimena aurkeztea.

INFORMAZIO:

DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia