Osasun Saila

Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak 2020

[prestatzeko-bekak]

Deskribapena


Xedea

Bekak eta laguntzak, 2020. urtean osasunari lotuta hasten diren prestakuntza-jarduerak finantzatzeko:

  • Bekak eta laguntzak, atzerriko zentroetan graduondoko ikastaroak eta prestakuntza-egonaldiak egiteko.
  • Bekak eta laguntzak, Estatuko zentroetan graduondoko ikastaroak egiteko eta, horiei esker, gaitasun aurreratuak lortzeko berariazko eremuetan.

Aurrekontuko zuzkidura

108.010 €

Prestazio ekonomikoa

Muga 

Dirulaguntzek gehieneko zenbateko hauek izango dituzte: 

  • a) Ostatu hartzeko gastuak, lekualdatu behar bada: 1.000 euro hilero.
  • b) Matrikularen eta irakaskuntzako materialaren gastuak: 8.000 euro.
  • c) Bidaietako gastuak, guztira: 2.000 euro.
  • d) Laguntzeagatiko gehigarria: 300 euro hilean, seme edo alaba bakoitzeko.
  • e) Mantenu-gastuak: 500 euro hilero.
  • f) Bekaren edo laguntzaren guztirakoa, arestian aipatu kontzeptu guztiak jasota: 1.500 euro hilero.

Ordainketa-modua:

Laguntza osoaren % 60 onarpenaren ostean ordainduko da; gainerako % 40, aldiz, prestakuntza-aldia amaitu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ostean (2021eko azaroaren 30a baino lehen) ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Beken eta laguntzen onuradun izateko, pertsona fisikoa izan behar da eta Dirulaguntzen gaineko Lege Orokorraren 13. artikuluan zehaztutako baldintzak bete behar dira. Zehazki, honako baldintza hauek bete behar dira:

Eskakizunak:

  • Goi-mailako edo maila ertaineko unibertsitate-titulua edukitzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, bekaren edo laguntzaren eskaera aurkeztu baino gutxienez urtebete lehenago.
  • 1. artikuluan ezartzen den prestakuntza-jardueretako bat egitea.
  • Ez egotea prestakuntzaren bat egiten egoitza-sistemaren barruan.

Betekizunak

  • Eskaerarekin joaten den dokumentazioa | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Irakaskuntza eta Garapen Profesionalaren Zerbitzua

  • Harremanetarako pertsona: Rafael Andrés Barruso (r-andres@euskadi.eus), telefonoa: 945 019 240 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0086107

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ohar garrantzitsua: eskabidea betetzen hasi baino lehen, irakurri kontu handiz laguntza hauek deitzen dituen eta horiek emateko modua arautzen duen agindua

Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-inprimakia aurkeztu behar da, jarraibideetan eta DOKUMENTAZIOAREN atalean azaltzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea telematikoa nire karpeta ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabetera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, goitibeherako menuan + dokumentazioan agertzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute,euskadi.eus-eko kanal telematikoaren bidez aurkeztea, "Nire karpeta-n".

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk