Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programa

[PREE Programa 2020]

Deskribapena


Xedea

Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketarako programa (PREE programa) arautzen duen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria nagusiaren 2020ko urriaren 28ko ebazpenaren bidez ezarritako laguntzen deialdia egitea.
Jarduketen hiru mota orokorri aplikatu ahalko zaizkie dirulaguntzak.

  • Jarduketa tipologia. Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzea.
  • Jarduketa tipologia. Energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien hobekuntza berokuntzako, klimatizazioko, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazioetan.
    • 2.1 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez eguzki-energia termikoa baliatzea.
    • 2.2 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez energia geotermikoa baliatzea
    • 2.3 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez biomasa baliatzea instalazio termikoetan
    • 2.4 azpitipologia 2.1-2.3 tarteko azpitipologietan barne hartuta ez dauden sorkuntza-sistemen energia-efizientziaren hobekuntza
    • 2.5 azpitipologia Instalazio termikoetako banaketako, erregulazioa, kontroleko eta emisioko azpisistemen energia-efizientziaren hobekuntza
  • Jarduketa tipologia. Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzea.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsak batera finantzatzen ditu 2014-2020 aldiko Espainiako Eskualde anitzeko Programa Operatiboaren barruan, betiere programaren barruan hautagarriak badira, eta Estatuaren ekarpenekin, zehazki Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministeriora atxikitako Energia Efizientziako Funts Nazionalarenak.

Aurrekontuko zuzkidura

11.267.472 €

Prestazio ekonomikoa

2020ko azaroaren 16tik aurrera izapidetu ahalko dira laguntzak, eta 2021eko uztailaren 31ra arte.

Laguntzen programaren oinarrien honako puntu hauen bidez zehaztuko da laguntzen gehieneko zenbatekoa:

  • Jarduketa subentzionagarriak eta laguntzen zenbatekoa (4. oinarria)
  • Laguntzen zenbatekoaren muga orokorra (6.1 oinarria

    Laguntzen deialdi honen esparruan burututako jarduketek jarduketa subentzionagarrien mota guztiei aplikatzekoak zaizkien honako muga hauek izango dituzte:

    • Gutxieneko kostu hautagarria eskaera bakoitzeko: 10,000€
    • Gehieneko kostu hautagarria eskaera bakoitzeko: 1.000.000€
    • Gehieneko laguntza laguntzaren azken hartzaile bakoitzeko: 500,000€
  • Europako araudi aplikagarria eta bateragarritasun-erregimena beste laguntza batzuekin (6.2 eta 6.3 oinarriak)
    • 651/2014 Erregelamenduari dagokionez enpresatzat hartzen diren eskatzaileen kasuan inbertsio "konbentzional" edo "estandarraren" kalkulua izango da aplikatzekoa.
  • I. Eranskina – Laguntzen Zenbatekoa eta Jarduketa Subentzionagarriak (4. oinarria eta adierazitako eranskina).
  • II. eranskina – Kostu Hautagarriak (5. oinarria eta adierazitako eranskina)

Laguntzak esleitzeko prozedura

Dirulaguntza emateko prozedura lehia edo konkurrentzia jarraitua izango da, eta, beraz, eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren edo ordenaren arabera aztertu eta bideratuko dira espedienteak, eta modu egokian formulatuak eta beteak egongo diren heinean eta hurrenkeran bideratuko dira. Eskabidea akastuna izanez gero, eta konpondu behar bada, aurkezpen-datatzat aurkezpena egin den data hartuko da.

Adierazitako indarraldi hori amaitzean (20/11/16 –2021/07/31), ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2021eko uztailaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behieneko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz artatuko dira, aurreikusitako ezespenak edo errebokazioak gertatzearen mende, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behieneko zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Nori dago zuzenduta


Laguntza-eskatzaileen motak ? Laguntzen programak bildutako onuradunak

  1. Edozein erabileratarako eraikinetako jabeak diren izaera pribatuko edo publikoko pertsona fisiko edo juridikoak.
  2. Etxebizitza-erabilerako bizitegi-eraikinetako jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eratu direnak.
  3. Elkartutako eraikinen jabe diren jabeak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak biltzen dituztenak eta Jabetza Horizontalaren dagokion titulua egiletsi ez dutenak.
  4. Enpresa ustiatzaile, errentatzaile edo emakidadunak, jabetzarekin epe luzerako indarreko kontratu bidez baldintza hori egiaztatzen dutenak, kontratu horrek ahalmen espresua emango dielarik programan barne hartu beharreko jarduketako zaharberritze-obrei ekiteko.
  5. Energia-zerbitzuetako enpresak, edo energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duen otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako energia-zerbitzuen hornitzaileak. Zuzentarau horren arabera aldatzen dira 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak, eta indargabetzen dira 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak, energia-auditoriei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen akreditazioari eta energia-hornikuntzaren efizientziaren sustapenari dagokienez. Onuradun izateko, jabetzarekin horretarako ezarrita duten kontratuaren arabera jardun beharko dute enpresa horiek eta oinarri hauetan bildutako jarduketen tipologiaren batean barne hartutako inbertsioak burutu, energia-zerbitzuetako enpresa gisa izandako jarduketa eta egindako inbertsioa akreditatuta beharko dutelarik.
  6. Toki-erakundeak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluaren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako sektore publiko instituzionala.
  7. Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere.

Betekizunak

  • Jarduketak, inbertsioak eta kostu hautagarriak

  • Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak

  • Jarduketa hautagarriaren betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 94 40356000

e-mail: consultapree@eve.eus

Urkixo Zumarkalea 36, 1. - 48011 Bilbo

Kodea

1108801

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 16ko 00:00etan hasiko da eta 2021eko uztailaren 31n amaituko da, 24:00etan.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak