2020-2021 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza-berritzeak. BERRIZTAPENAK.IKERKETA ESPEZIFIKOA.

[PREDOC BERRIZTAPENAK]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Doktoratu Aurreko Programako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea eta 2020-2021 ikasturterako laguntzen deialdia egitea (doktorego-tesia egitera bideratutako ikerketa finantzatzeko direnak).

Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

22.280

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ordaintzeko modua. Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei, laguntzaren % 13a ordainduko da diru-laguntza emateko ebazpena eman eta laguntza onartu ondoren. Gainerakoa hiru ordainketa berdinetan ordainduko da, 2021eko otsailean, maiatzean eta irailean, hurrenez hurren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Informazio-memoria | Doktorego-programan jarraitzen dela eta ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea modalitatearen arabera dagokion egiaztagiriaren bitartez.
  • Konpromisoa | Doktorego-programan jarraitzen dela eta ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea modalitatearen arabera dagokion egiaztagiriaren bitartez.
  • Memoriak | Doktorego-programan jarraitzen dela eta ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea modalitatearen arabera dagokion egiaztagiriaren bitartez.
  • Tesi-proiektua egingo duten pertsona fisikoak.
  • 2019-2020 ikasturtean emandako doktoratu aurreko laguntza baliatzen aritzea, Hezkuntza eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren arabera, Agindu honek ondorioak dituen egunean.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
  • Eskaera aurkezteko datan egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, adierazitako salbuespenetan izan ezik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk