2020-2021 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak. LAGUNTZA BERRIAK- IKERKETA ORROKORRA

[PREDOC BERRI]

Deskribapena


Xedea

Oinarri arautzaileak ezartzea eta 2020-2021 ikasturterako laguntzak iragartzea hau da, doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programaren laguntzak (doktoreak ez diren ikertzaileek doktorego-tesia egitera bideratutako ikerketa finantzatzeko direnak).

Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

2.104.200

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ordaintzeko modua. Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei, laguntzaren % 13a ordainduko da diru-laguntza emateko ebazpena eman eta laguntza onartu ondoren. Gainerakoa hiru ordainketa berdinetan ordainduko da, 2021eko otsailean, maiatzean eta irailean, hurrenez hurren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Eskatutako unibertsitate- titulua izatea egiaztatzeko | Honako titulazio hauetakoren bat duela egiaztatu beharko du:

  • Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2020ko urtarrilaren 1etik hasita (A modalitatean) edo 2018eko urtarrilaren 1etik hasita (B edo I modalitateetan). Hala eta guztiz ere, onartu egingo dira EAEn erroldatuta egon ohi diren pertsonen eskabideak, baldin eta eskakizun hori betetzen ez badute deialdi honen xedearekin lotutako graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak EAEtik kanpo egin dituztelako.
  • Tesi-proiektua egingo duten pertsona fisikoak.
  • Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, egoitza-baimena eduki behar dute.
  • Doktorego ofizialeko programa baten matrikulatuta edo onartuta dagoela egiaztatu beharko da.

  • Grado, Lizentziatura, Arkitektura, Ingeniaritza, Arkitektura Tekniko, Ingeniaritza Tekniko edo Diplomatura ikasketen amaiera-data 2016ko ekaina izango da, edo geroagoko data honako salbuespen hauekin:

  • Batez besteko nota honako hau edo hortik gorakoa izatea:

  • Agindu hau argitaratu baino lehenago ez izatea doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko eta doktore-tesia egiteko programen laguntzarik, edo halako laguntzarik jaso ez izana.

Betekizunak

  • Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzeko | Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
  • Konpromisoa | Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
  • Aurkeztu beharreko beste agiri batzuk | Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
  • Informazio-memoria | Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
  • Eskaera aurkezteko datan egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, adierazitako salbuespenetan izan ezik.
  • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dion zehapen penal edo administratiborik, edo horretarako gaitasuna kentzen dion debeku legalaren pean erori ez izana, sexu-bereizkeriagatikoak barne hartuta, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ?emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak? azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoari jarraikiz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk