ostalaritzari zuzendutako diru-laguntzak emateko bigarren deialdia onartzea, COVID-19k eragindako krisialdiaren eragin ekonomikoa arintzeko. Berango 2020

Deskribapena


Xedea

Berangoko udalerrian, publikoari irekita dagoen ostalaritzari zuzendutako diru-laguntzak dira, alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz jarduera itxi edo murriztu behar izan dutelako, betiere onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/11 – 2020/12/30

ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntza hauen onuradun izan ahalko dira Berangoko udalerrian ostalaritza-jarduera duten titularrak, pertsona fisikoak edo juridikoak, eta mikroenpresak (10 langile edo gutxiago izanik, urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi euro baino gehiagokoa ez dutenak),

ARAUDIA:

Berangoko udalerriko ostalaritzari zuzendutako diru-laguntzak emateko bigarren deialdia onartzea, COVID-19k eragindako krisialdiaren eragin ekonomikoa arintzeko.