Ostalaritzako eta jatetxeetako zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arintzeko laguntzak. Pasaia 2020

Deskribapena


Xedea

Baldintza bereziak arautzea laguntzak zuzenean emateko, Pasaian kokatutako ostalaritza- eta jatetxe establezimenduentzat, 38/2020 Dekretuak zehaztutako erabateko itxiera-aginduaren eraginpean badaude.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/10 – 2020/12/30

ZENBATEKOA: 200.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza jaso ahal izango dute beren konturako langileek edo autonomoek eta mikroenpresek, haien forma juridikoa edozein dela ere; baldin eta 10 langile baino gutxiago badituzte eta JEZetik salbuetsita badaude.

INFORMAZIO:

Pasaiko Udala