Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetarako laguntzak. Kanpezu 2020

Deskribapena


Xedea

COVID-19aren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintze aldera, ostalaritza eta jatetxeetako establezimenduak aldi baterako itxi ondoren sortutako kalteak arintzeko diru-laguntzak ematea, baldin eta haien jarduera ekonomikoa Kanpezun egiten dela ziurtatzen bada.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/19 – 2021/01/04

ZENBATEKOA: 6.600,00  euroak

ONURADUNAK:

Kanpezuko ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetako titularrak, pertsona fisikoak zein juridikoak izan.

ARAUDIA:

COVID-19ak sortutako osasun larrialdiko krisiaren eragina arintzeko laguntzen oinarri arautzaileak. Laguntza horiek Kanpezuko udalerriko ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetarako dira.