Ostalaritzako establezimendu, saltoki eta zerbitzuentzako dirulaguntzak, SARS-COV-2ren ondorioak arintzeko. Mendaro 2020

Deskribapena


Xedea

Merkataritza eta zerbitzuen esparruan diru-laguntzak ematea arautzea, jarduera horiek aktibatzeko eta bultzatzeko, urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak (azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak aldatua) ekarri duen egoeraren aurrean. Izan ere, dekretu horrek ostalaritza eta jatetxe zerbitzuak ixtea ekarri du, eta udalerritik kanpoko mugikortasuna mugatu du. Era berean, tokiko saltoki txikiei ere lagunduko zaie.  

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/14 – 2020/12/28

ZENBATEKOA: 18.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Bere kontura edo autonomoki lan egiten duen pertsona fisikoak edo pertsona juridikoak.

ARAUDIA:

Ostalaritzako establezimendu, saltoki eta zerbitzuentzako dirulaguntzen oinarriak eta 2020ko deialdia, SARS-COV-2ren ondorioak arintzeko.