Ostalaritza-sektoreari zuzendutako aparteko dirulaguntzak, COVID-19ak sortutako krisiak eta alarma-egoera berriak izandako eragina dela eta. Erandio 2020

Deskribapena


Xedea

Ostalaritza-sektoreko enpresa txikiei laguntza ekonomikoa ematea da, COVID-19aren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko. 

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/05 – 2020/12/19

ZENBATEKOA: 120.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Onuradun izan daitezke legez eratutako persona fisiko edo juridikoak, baldin eta Erandioko udalerrian jarduten badute eta Lehendakariak azaroaren 6an emandako 38/2020 Dekretuaren eraginpean geratu den ostalaritzaren sektorekoa bada jarduera.

ARAUDIA:

Erandioko ostalaritza-sektoreari zuzendutako aparteko dirulaguntzak arautzeko oinarriak, COVID-19ak sortutako krisiak eta alarma-egoera berriak sektorean izandako eragina dela eta