Ostalaritza-sektorean COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko laguntzak. Muskiz 2020

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen xedea da Muskizko ostalaritza-sektoreko langile eta enpresek zuzenean jasan behar izan duten galera ekonomikoko egoera arintzea eta derrigorrean itxi behar izan duten establezimendu eta pertsonei laguntzea osasun-krisialdiagatik hartutako neurriak amaitzean beren jarduerari berrekiten eta eusten. Hala, arindu egingo dira jarduerak aldian-aldian sortzen dituen kostu finkoak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/21 – 2021/01/13

ZENBATEKOA: 70.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza hau eskatu ahal izango dute ostalaritzaren-sektorean aritzen diren eta beren jarduera Muskizen duten pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta beren jarduera kaltetu egin bada Lehendakariaren 38/2020 Dekretuan (COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko hartutako neurriei buruzkoa) ezarritakoaren ondorioz. Horrez gain, eskatuta izan beharko dute Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2020ko azaroaren 13ko Aginduan (zeinaren bidez EAEko ostalaritza-sektorerako laguntzak arautzen baitira eta deialdia egiten baita) araututako dirulaguntza.

ARAUDIA:

Muskizko ostalaritza-sektorera bideratutako ezohiko dirulaguntzaren deialdia, COVID-19ak sortutako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alar-maegoeragatik hartutako neurrien inpaktua murrizteko eta ostalaritza-sektorearen jarduketari bultzada berri bat emateko.