Ostalaritza, merkataritza eta landa-eremuko ostatu jarduerak sustatzeko dirulaguntzak. Mallabia 2020

Deskribapena


Xedea

Deialdi hau COVID-19ak Mallabiko ostalaritza sektorean eragindako krisi ekonomikoaren ondorioak arintzeko prestatu da. Izan ere, Espainiako Gobernuak agindutako alarma-egoera dela eta, udalerriko establezimenduek itxi behar izan dute. Ondorioz, ixteko eta haien jarduera eteteko agindua jaso duten establezimenduei laguntzeko asmoz argitaratzen da deialdi hau, besteak beste, enpresaburu gisa dituzten betebeharretan laguntzeko, jarduera eta enpleguari eusteko eta bat-bateko diru-sarrera jaitsiera apaltzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/13 – 2020/08/10

ZENBATEKOA: 11.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza eskatu ahal izango dute dirulaguntza honen xede diren turismo-ostatu jarduerak, eta ostalaritza-jarduerak egiten dituzten eta legez eratuta dauden persona fisiko eta juridikoek, hala nola ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek edo nortasun juridikorik gabeko bestelako erakunde ekonomikoek.

ARAUDIA:

«Suspertu: Merkataritza eta ostalaritza» dirulaguntza programaren oinarriak eta deialdia