Ostalaritza, jatetxe eta ostatu establezimendu eta zerbitzuetarako diru-laguntzak emateko, Covid-19ren ondorioak arintzek. Urnieta 2020

Deskribapena


Xedea

Sukaldaritza-, ostalaritza- eta ostatu-jardueren esparruan diru-laguntzak ematea arautzea, jarduera horiek berraktibatzeko eta bultzatzeko, urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak (azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak aldatua) ekarri duen egoeraren aurrean. Izan ere, dekretu horrek ostalaritza eta jatetxe zerbitzuak ixtea ekarri du, eta udalerritik kanpoko mugikortasuna mugatu du.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/26 – 2020/12/10

ZENBATEKOA: 45.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Bere kontura edo autonomoki lan egiten duen pertsona fisikoa izatea edo pertsona juridikoa izatea.

Herritarrentzako zabalik dagoen lokal bat izatea Urnietako udalerrian.

ARAUDIA:

Ostalaritza, jatetxe eta ostatu establezimendu eta zerbitzuetarako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileen onarpena, Covid-19ren ondorioak arintzeko, agindutako itxiera eta mugikortasun neurrien eragin ekonomikoa dela eta.