Ostalaritza eta jatetxeetako kontsumoa sustatzeko On Egin bonuen programa. Legazpi 2020

Deskribapena


Xedea

Legazpiko ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko On Egin bonuen emakida arautzea, sektore hori suspertzeko neurri gisa, Covid-19k eragindako krisi ekonomikoaren aurrean.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/29 – 2021/01/05

ZENBATEKOA: 26.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Onuradun izango dira Legazpin kokatutako ostalaritza eta sukaldaritza jarduera baten titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoak.

ARAUDIA:

Ostalaritza eta jatetxeetako kontsumoa sustatzeko On Egin bonuen programa arautzen duten oinarriak eta 2020ko deialdia.